INSTALAZIOAK – EKIPAMENDUA

[rev_slider Instalazioak]

IKASGELA (BEHE SOLAIRUA) Gela honek hiru gune ditu:

  • Skate Bowl:Surfean egiten ditugun ariketak lehorrean antzezteko modurik egokiena patinetean ibiltzea da. Olatu forma duen malda batean surfean egiten ditugun ariketak antzez ditzakegu. Alde teknikoa lantzeko metodo eraginkorra da skatea. Gorputzeko atal desberdinen arteko koordinazioa lantzeaz gain olatu gainean erabiltzen ditugun giharrak ere lantzen dira eta honek arlo fisikoa garatzen laguntzen du. Surf egitera joan aurretik giharrak berotzeko modu egokia ere bada.
  • Bideoteka: Surf saio batean egindako grabaketa bat ikusi eta akatsak identifikatzeko leku egokia da. Irakasleak  akatsak nola zuzendu ditzakeen esateko pantaila ondoan dituen ispiluak eta beste grabaketa bateko edo bideo bateko irudiak erabiltzen ditu, horregatik dago ispilua pantaila ondoan. Pantailaz gain telebista bat eta ordenagailu bat daude, grabaketaz aparteko bideoren bat ikusteko.

  Honetaz gain irakasleak, esan nahi duena ulerterrazago egiteko arbela ere erabiltzen du. Bideoteka oinarrian, ikasleak surfeko irudiak bere oroimenean egoki kokatzeko erabiltzen den tresna bat da. Beraz, eremu honetan arlo teknikoa eta teorikoa lantzen dira

  • Gimnasioa:Arlo fisikoa lantzeko erabiltzen dugun eremua da. Bertan egiten diren ekintzak anitzak dira. Erresistentzia, oreka, koordinazioa  eta luzaketak lantzen dira batez ere. Diziplina desberdinetako ariketak egin ohi ditugu, hala nola pilates edo yogako ariketak esate baterako.  Ispiluak, posturen estetika lantzeko lagungarri dira. Erresistentzia ariketak itsasoan bertan, mendian edo beste edozein lekutan burutzen ditugu, baina baita gimnasioan ere, bizikleta estatikoaren bidez edo indar ariketak eginez.
    IKASGELA / INSTALAZIOAK SKATE RANPA / INSTALAZIOAK

ALDAGELAK (GOIKO SOLAIRUA) Eremu hau bi zatitan banatua dago:

  • Eremu lehorra:Bertan bulegoa, komunak ,eta antzinako surf eta skate taulak ikusgai dauden eremua da.

“Urateka” deitzen den surf aldizkari, liburu eta bideoen bilduma zabala ere badago ikasi nahi duen bazkide eta bezeroentzako .

  • Eremu hezea: Eremu honetan dutxak eta aldagela leudeke. Taulak uzteko leku bat dago. Bertan eskolako zenbait bazkideren taulak, hastapen ikastaroetarako taula bigunak eta ariketa desberdinak egiteko taula anitzak aurki ditzakegu. Neoprenoei dagokienean ere urtaro bakoitzean surf egin ahal izateko lodiera desberdinetako nahiz taila guztietako neoprenoak dauzkagu, motzak, luzeak, lodiak, finak etab. Aldagelari dagokionean ohiko dutxak, neoprenoak zintzilikatzeko lekua eta takilak daude. Horrela, surflaria eskolara sartu bezain laster taula utzi eta dutxara sartzen da zuzenean, gero neoprenoa zintzilikatzen du eta azkenik eremu lehorrago batean, arropaz aldatzen da.
    • ALDAGELAK / INSTALAZIOAK ALDAGELAK TAULAK / INSTALAZIOAK

Leave a Comment

(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-42058441-1', 'surfeskola.com'); ga('send', 'pageview');