1991 TIK

1991n sortu zen Zarauzko Surf Eskola (ZSE). Sortzaileak Mikel Troitiño eta Aitor Francesena izan ziren. Hasiera batean, malekoi ondoan zegoen txabolatxo bat zen eskolaren egoitza (Mirata ondoan).

SURF ESKOLA 1991

1994ean, malekoi berriaren eraikuntza lanen hasierarekin batera Zarauzko Surf Eskolaren lehen leku aldaketa eman zen. Miratatik Berazara mugitu zen txabola. Urte honetan bertan hasi zen lanean Haritz Larrañaga eta ordutik Mikel Troitiñorekin batera jardun da elkarlanean urte guzti hauetan.

ESKOLA INAUGURAZIOA / 1991 TIK

1995ean, berriz ere, eskolaren leku aldaketa eman zen: Berazatik Borgetora.

BORGETO / 1991TIK

1996an, txabolarik jartzeko aukerarik ezean egoitzarik gabe jardun zen Zarauzko Surf Eskola. Urte honetan bertan Zarauzko Surf Taldea eta Zarauzko Surf Eskolaren arteko elkarlan hitzarmena gauzatu zen.

1997an, oraindik txabola jartzeko aukerarik ezean, Zarauzko Surf Eskolak, udalak hondartza garbitzeko erabiltzen zuen egoitza bera izan zuen biltoki.

1998an, besteak beste, Zarauzko Surf Eskolak egindako proiektuari ezker surflarientzako egoitza inauguratu zen Argiñano jatetxearen azpian eta bere lekua ukan izan zuen bertan ZSEk.

2002ko udazkenean neguko hobekuntza ikastaroak ematen hasi ziren.

2003ko udan Zarauzko Surf Eskolak ez zuen ikastarorik eskaini; izan ere, Prestige itsasontzia ondoratu ostean politikarien arduragabekeria ezin okerragoaren ondorioz itsas ertzetan egoera tamalgarria zen. Informazio eskasiak zuhur jokatzera behartu gintuen eta egoera hartan ikastaroak eskaintzeak zein ondorio ekar zitzakeen ez genekienez gauzak argitu artean eskola ixtea erabaki genuen.

2004ean ordura arte irakasle izan zen Aitor Francesena Gallok eskola utzi eta goi mailako teknifikazioan sakontzeari ekingo zion.

2005ean, gaztelerazko lehen DVDa argitaratu zuen ZSEk, “Aprendiendo a coger olas”.

DVD APRENDIENDO A / 1991TIK

2006eko abenduan lokal berri bat alokatu eta 2007 urte osoan zehar luzatuko diren eraikuntza lanak hasten dira Donibane plazan. Bitartean ikastaroak ematen jarraitzen du eskolak Zarauzko Surf Elkarteak Arguiñano jatetxearen azpian duen egoitzan.

2007an, gaztelerazko bigarren DVDa argitaratu zuen ZSEk, “Maniobras básicas del surf”. Urte berean, Zarauzko surfaren historiari buruzko liburu bat argitaratu zen, “Uhinek ekarri dutena”. Proiektu honetan ere esku hartze zuzena izan zuen Mikel Troitiño Zarauzko Surf Eskolako zuzendariak.

MANIOBRAS BÁSICAS / SARRERA

2008an, aurrez egindako lana hobetu eta euskaraz eta ingelesez “Uhinekin jolasean” bilduma kaleratu zen, liburuxka batekin eta bi DVDrekin, “Hastapen ikastaro didaktikoa” eta “Hobekuntza ikastaro didaktikoa” .Urte berean gainera, ZSEk egoitza berri bat egokitu zuen erronka berriei hobeto erantzuteko xedearekin. Egoitza berria Zarauzko Donibane plazan aurkitzen da orduz geroztik.

TAULAK ERAMATEN / SAIO 1

2013. urtean “Euskal Herriko Surf Gida” argitaratu zuten Mikel Troitiño eta Haritz Larrañaga, Zarauzko Surf eskolako kideek. Euskara eta ingelesez argitaratutako liburuan ehun urautsi baino gehiago agertzen dira. Horrez gain, olatu onak non eta nola aurkitu jakiteko informazio andana ere eskaintzen du gidak.

1370511226_2

Leave a Comment

(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-42058441-1', 'surfeskola.com'); ga('send', 'pageview');