ZARAUZKO SURF BAGA KIROL ELKARTEA

Zarauzko Surf Baga elkarteak surfa eta kultura batzen dituen mota askotako ekintzak sustatzen ditu. Bazkideek parte hartzen dute antolatzen diren ekintzetan, beti ere, surfean ere ereduak anitzak direla erakusteko asmoz.

GLISSEGUNA

Zarauzko Surf Baga elkarteak, Ipar Euskal Herriko surf elkarteekin ekimen anitzetan hartzen du parte. Hala nola, urtero Angelun ospatzen den "Glisseguna"ren antolakuntzan laguntzen du, eta baita Donibane Lohizunen egiten den “Lafitenia Laxai” txapelketan ere.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

SAHARAUTZ

“Saharautz” elkartek, urtero udaran Zarautzera etortzen diren ume Sahararrentzat ekintza desberdinak antolatzen ditu. Hauen artean, surf jardunaldiak eta itsasoko jolasak. Egun honetan Zarauzko Surf Baga Elkarteak surfeko doako ikastaroak eskaintzen ditu ume sahararrentzat eta itsas jokoen antolakuntzan parte hartzen du.

KANTAURI SURF LIGA

Zarauzko Surf Baga kirol Elkarteak, E.H. kirola elkartearen baitan, surf txapelketa eredu desberdin bat sortzearren eta aldi berean, Euskal Herri osoko kirolariak   biltzeko, Kantauri Surf Liga sortu zuen.

Txapelketa eredu berritzailea da, txapelduna txapelketa batean erabaki beharren jardunaldi ezberdinak dituen liga baita. Honez gain, taldeko lehia da, eta talde bakoitza, neskek, gizonezkoek eta umeek osatzen dute.

KSL

SURF JARDUNALDI IREKIAK

Zarauzko Surf Baga Kirol Elkarteak antolatuta, Surf Jardunaldi Irekiak antolatzen dira, Zarauztarrei surfa gerturatzeko asmoz. Jardunaldi hauetan doako Surf ikastaroak eskaintzen dira gurasoentzat eta ikasleek ere haien gurasoei surfean erakusten laguntzen dute. Honez gain, bideo emanaldiak egiten dira Surf Eskolaren egoitzan eta surfarekin lotutako gaiak eztabaidatzen dira, besteak beste,surf munduko ereduak, txapelketatan parte hartzeak dituen onura eta zailtasunak, babesleak lortzeko hartu beharreko ardurak, urautsietan izan beharreko jarrera, etab. Erabilitako materialen birziklapena ere egiten da, taula zaharrak edo erabilitako neoprenoak truka daitezke bertan, edota prezio onean beste materiala erosi.

IRTEERAK

Elkarteko bazkideek bidai desberdinak egiten dituzte urtean zehar beste lekuetako urautsiak ezagutzeko edo elkarte desberdinetako jendea ezagutzeko: La Graciosa irlara 2011-2012, Portugalera 2013an, mendi irteerak Pirineotara, Txindokiko arista, kantauri kostako urautsi desberdinak ezagutzeko irteerak, Bizkaia eta Lapurdiko elkarteekin elkar trukaketak, Paddle Surf egiteko erreketara irteerak, “Le mascaret” fenomenoak sortzen duen Frantziako Dordoina ibaian sortzen duen olatua hartzera bidaia, etab.

Surf trips

Leave a Comment

(function(i,s,o,g,r,a,m){i['GoogleAnalyticsObject']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,'script','//www.google-analytics.com/analytics.js','ga'); ga('create', 'UA-42058441-1', 'surfeskola.com'); ga('send', 'pageview');